Aurkezpena
Bigarren Hezkuntzako Ezagutu Barakaldo proiektuak ondoko ezaugarri hauek ditu.

DBHko 1. mailako ikasleei zuzendutako proiektua da, astebeteko iraupena dauka eta Barakaldo ikastetxeekin jarduten du. Material didaktiko ugaria erabiliz, zenbait arlo hartu eta era askotako esparruak uztartzen ditu, hezkuntza-erakundeak ez ezik beste batzuk ere inplikatuz –izaera sozial, ekonomiko edota udalekoak, adibidez–, iraganeko, gaurko eta geroko Barakaldoko errealitateari buruzko ikuspegi nahiko zabala lortu arte.

Programa bost ibilbideren diseinuaren bidez garatzen da (ibilbide bat asteko lan egun bakoitzeko). Ibilbideok 8:30etatik 14:30etara egiten dira eta haietariko bakoitza hainbat jarduera, tailer eta bisitarekin osatzen da.

Esandako jarduerak, tailerrak eta bisitak proiektuaren helburuak biltzen dituzten lau oinarrizko esparrutan kokatzen dira:

  1. Naturaren esparrua: Pistak eta klabeak Barakaldoko paisaia eta naturaren balioak interpretatzeko eta ingurunearen ezagupen, errespetu eta babesaren aldeko jarrerak sustatzeko.
  2. Historia, antropologia eta ondarearen esparrua: Udalerriaren historia eta arte ondarea aztertzea eta ikasleak haren kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzea.
  3. Meatzaritza eta industriaren esparrua: Gure udalerriaren iragan eta etorkizun industriala, gure meatzari-iragana eta Itsasadarraren ertzetako industria-garapena erreferentetzat hartuta.
  4. Gizarte eta zerbitzuen esparrua: Barakaldoko udalerriak adin horretako gazteei eskaintzen dizkien era guztietako proposamenak eta jarduerak: aisia eta denbora librea, kirola, informazioa, kultur jarduerak, heziketa, enplegu bilaketa, etab…