Iragan ekainaren 3an ospatu genuen EZAGUTU BARAKALDO hezkuntza programaren 10. urteurrena. Ekitaldiaren buru Hezkuntzako sailburuorde Marian Ozcariz, Barakaldoko alkate Tontxu Rodríguez eta ACEX egitarauaren (jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren egitaraua) lurralde koordinatzaile Alfonso Santamaria izan ziren.
Egitarauan parte hartu duten beste asko ere izan ziren ekitaldian, urte horietan eskaini duten dedikazioari, egindako ahaleginari eta ondo egiteari esker burutu izan baita egitaraua. Ekitaldi honekin, bai hasieran, bai urteak pasatu ahala, egin duten ahalegina eskertu nahi diegu batez ere, horiek egindako lanak Barakaldoko hezkuntza erkidegoan finkatutako hezkuntza programa bihurtu baitu EZAGUTU BARAKALDO: PILAR ABAD, IRATXE ETXEZARRAGA, CARLOS GOMEZ, HERMINIO APARICIO eta JULIAN LARREA.
Hamar urteotan, EZAGUTU BARAKALDO hezkuntza programa bere ekintza eremua Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera zabalduz joan da, bai eta Regatoko Ingurumena Interpretatzeko Zentroa bezalako baliabideez hornituz ere.
Iragan urteotan, 12.000 eskola-ume baino gehiagok gozatu ez ezik, ikasi ere egin dute programa honekin, gainera, irakasle asko konprometitu da eginkizun horretan. Urte horietan burututako programaren inguruko bideotxo bat eta Udalbatza-aretoan egindako ekitaldiaren argazkiak eskaini nahi dizkizuegu.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
































